XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Moddernoak

Grazia egin zidan irakurri nuenean Hasier Etxeberriaren eta Ostiela!-koen arteko kasketa.

Batek zuek ez zarete modernoak, hala!, besteek ezta nahi ere!! eta zu gehiago!.

Modernotasunari buruz kontzeptuak erabat desberdinak zituztela iruditu zitzaidan, gizona izateko batzuendako ezinbestekoa zirudiena besteendako ez zuela inolako funtsik.

Are, iraina zen eta guzti.

Bitxia iruditu zitzaidan zinez, haserrea eragin zuena Hasierren fax zenbakia argitaratu zutela edo huskeria zelako, haurkeria.

Kontua da moderno izatearena oso irain gogoangarria dela batzuentzat modderno esaten dute badirudielako moddernoek betaurreko beltz ortopedikoak jantzita eta ile engominatuaz terrazatan Martini hartzen dutela, eta surfa egiten dutela gero Zarauzko hondartzan.

Ondo bizi direla, artelanak erosten dituztela lagunei erakusteko gero, eta hitz egitean alegia askotan esaten dutela. New York esaten dutela Nueva York esan beharrez eta ez dutela garagardorik edaten.

Badirudi, azken finean, ez direla oso hemengoak, edo hemengoak bai baina euskaldunok hain goretsita dugun tradizioa, klasikoak eta baserriko txokoak bost axola zaiela. Arroztasun puntua ere badutela.

Modernoa dio entziklopediak: (...) forma eta konbentzio tradizionala, akademikoak eta historikoak apurtzea egoera sozial eta intelektual berriak proposatuz.

Interesgarria ematen du, onuragarria kulturaz ari garelarik, baina ez oso komenigarria antza.

Esan dezadan behingoz: amorratzen naiz ekitaldi kulturalak iragartzen diren bakoitzean denetariko folklorekeriak ikusten ditudanean.

Amorratzen hasia naiz jada folklore bera dela dantzariak, txistulariak, bertsolariak edo haur kantariak, bakar batzuk aipatzeagatik. Amorratzen gogoz kontra, gainera (ni ere txistulari izan nintzen) baina amorratzen gogoz: